eues +34 946 720 505 | secretaria@laudioalde.eus
eues +34 946 720 505 | secretaria@laudioalde.eus
Goi-mailako heziketa-zikloa

Mantentze-lan elektronikoa

Konpetentzia orokorra

Titulu honen konpetentzia orokorra honetan datza: fabrikazio mekanikoko produktuak, txapa prozesatzeko tresnak, eta polimeroetarako, galdaketako, forjaketako, estanpazioko edo pulbimetalurgiako moldeak eta ereduak diseinatzea; kalitatea ziurtatuta, eta laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko araudia betez.

Euskara

Ethazi

Duala

Espezializazio sarbidea

Erasmus

Iraupena

2.000 ordu

Maila

Goi-mailako LH.

Lanbide-arloa

Fabrikazio Mekanikoa

Lantokiko prestakuntza

360 ordu

Sartzeko baldintzak

Titulu hauetakoren bat izatea:
  • Batxilergoko titulua
  • Unibertsitate-titulua
  • LHko goi-mailako teknikariaren titulua
  • BBB titulua
Gainditu izana:
  • Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila
  • UBI edo PREU
  • Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba
  • 25 urtetik gorakoentzako sarbide unibertsaleko proba
Idatzi informazio gehiago jasotzeko
Prestakuntza-plan
Irteera profesionalak

1. maila

ModuluakOrduak
Fabrikazio mekanikoko irudikapen grafikoa198 h.
Produktu mekanikoen diseinua297 h.
Fabrikazioaren automatizazioa198 h.
Fabrikazio mekanikoko teknikak198 h.
Laneko prestakuntza eta orientabidea99 h.

2. maila

ModuluakOrduak
Txapa prozesatzeko eta estanpatzeko tresnen Diseinua 240 h.
Galdaketako moldeen eta ereduen diseinua120 h.
Produktu polimerikoetarako moldeen diseinua140 h.
Produktu mekanikoak diseinatzeko proiektua50 h.
Ingeles teknikoa40 h.
Enpresa eta ekimen sortzailea60 h.
Lantokiko prestakuntza360 h.

Goi Teknikari-titulua lortu ondoren, lan-munduan sartzeko edo ikasten jarraitzeko aukera izango duzu.

Lan-mundura: Profesional honek metalak, polimeroak, elastomeroak eta material konposatuak transformatzeko industrietan egiten du lan. Industria horiek makineria eta tresneria mekanikoak, material eta tresneria elektriko, elektroniko eta optikoak, eta industria-sektoreko garraio-materiala eraikitzeko azpisektoreen barruan daude

Honako lanbide hauetako bat izan dezakezu:

  • Delineatzaile proiektugilea.
  • Ordenagailuz lagundutako diseinuko (CAD) teknikaria.
  • Produktuen garapeneko teknikaria.
  • Matrizeen garapeneko teknikaria.
  • Lanabesen garapeneko teknikaria.
  • Moldeen garapeneko teknikaria.
  • Produktuak eta moldeak garatzeko teknikaria.

Beste ikasketa batzuetara:

  • Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
  • Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
  • Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita.