eues +34 946 720 505 | secretaria@laudioalde.eus
eues +34 946 720 505 | secretaria@laudioalde.eus
Laudioalde

Pribatutasun-politika

Fitxategi- eta formulario-erregistroa

Erregistro-formularioa betetzea derrigorrezkoa da webgunean eskainitako zenbait zerbitzu atzitu eta gozatzeko. Eskatutako datu pertsonalak ematen ez badira edo datuen babeserako politika hau ez onartzen ez bada, ezin izango da datu pertsonalak behar dituzten eskaintzetan izena eman, erregistratu edo horietan parte hartu.

2016ko apirilaren 27ko DBEOan aurreikusitakoari jarraikiz, jakinarazten dizugu erabiltzaile gisa erregistratzerakoan emandako datuak LAUDIOALDE LANBIDE ESKOLAren (IFK zk. GXXXXX, egoitza (Karmengo Andra Maria, 17, 01400 Laudio/Llodio) titulartasuneko fitxategi batean gehituko direla. Bertan, dagozkion neurriak ezarri dira.

Emandako datuen zehaztasuna eta egiazkotasuna

Erabiltzailea da emandako datuen zehaztasunaren eta egiazkotasunaren erantzule bakarra, eta LAUDIOALDE LANBIDE ESKOLAK ez du horren gaineko erantzukizunik izango. Erabiltzaileak izango dira emandako datu pertsonalen zehaztasuna, indarraldia eta egiazkotasuna bermatzeko arduradun eta erantzule, eta datu horiek eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen dute. Erabiltzaileak informazio oso eta zuzena emateko konpromisoa hartzen du erregistro edo izen-emate fitxategian. LAUDIOALDE LANBIDE ESKOLAK ez du erantzukizunik izango berak sortu ez dituen edo hirugarrenek eman dituzten informazioei dagokienez; horrenbestez, ez du inongo erantzukizunik izango informazio hori erabiltzetik sortu litezkeen kalte hipotetikoen inguruan.

LAUDIOALDE LANBIDE ESKOLAK bere webguneetan dagoen informazioa eguneratu, moldatu edo kentzeko eskubidea izango du, bai eta informazio hori mugatu edo sarbidea debekatzeko ere. LAUDIOALDE LANBIDE ESKOLA salbuetsita egongo da LAUDIOALDE LANBIDE ESKOLAK emandako baina hirugarrenek sortutako informazioan dauden akatsak, hutsak edo omisioak direla medio erabiltzaileak jasan ditzakeen kalte edo galeretatik.

Datuen atzitzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko eta aurkaratzeko eskubideak gauzatzea

Zure komunikazioak bideratzeko aukera izango duzu, eta zure datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko, mugatzeko, eramateko eta aurkaratzeko eskubideak gauzatzeko, bidali mezu bat www.ikaslanaraba.eus Interneteko helbidera, mezu elektroniko bat info@laudioalde.eus helbidera edo posta arruntaz: LAUDIOALDE LANBIDE ESKOLA, Erref. DBEO, Karmengo Andra Maria, 17, 01400 Laudio/LlodioARABAra.

Aipatutako eskubide horiek gauzatu ahal izateko, zure nortasuna egiaztatzen duen Nortasun Agiri Nazionalaren edo zuzenbidean baliagarria den beste edozein agiriren fotokopia helarazi beharko diozu IKASLAN ARABAri. Dena den, webgunean bertan ere egin daiteke datuen aldaketa edo zuzenketa, horretarako aldez aurretik zure erabiltzaile eta pasahitzarekin identifikatuta.

Segurtasun-neurriak

LAUDIOALDE LANBIDE ESKOLAK legeak izaera pertsonaleko datuak babesteko ezartzen dituen maila guztietako neurriak hartu ditu, eta, horrez gain, beste bitarteko eta neurri tekniko osagarri batzuk instalatzen saiatzen da LAUDIOALDE LANBIDE ESKOLARI emandako datuak galtzea, era desegokian erabiltzea, baimenik gabe erabiltzea eta lapurtzea saihesteko. Horrenbestez, LAUDIOALDE LANBIDE ESKOLA ez da datuen interferentziengatik, omisioengatik, etendurengatik, birus informatikoengatik, telefono-matxurengatik edo sistema elektroniko honen funtzionamendu operatiboaren deskonexioagatik gerta litezkeen kalte eta galeren erantzule izango, baldin eta LAUDIOALDE LANBIDE ESKOLAren borondateaz besteko kausengatik gertatzen baldin badira; era berean, ez da telefono-lineen, datu-prozesu zentroen, Interneteko sistemaren edo beste sistema elektroniko batzuen matxura edo gainkargengatik edo LAUDIOALDE LANBIDE ESKOLAKAren kontroletik kanpoko esku-hartzeak egiten dituzten hirugarrenengatik sortu litezkeen kalte eta galeren erantzule izango. Hala ere, erabiltzaileak argi izan behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla saihestezinak.