eues +34 946 720 505 | secretaria@laudioalde.eus
eues +34 946 720 505 | secretaria@laudioalde.eus
Goi-mailako heziketa-zikloa

Zuzendaritzari laguntza ematea 2.

Konpetentzia orokorra

Titulu honen konpetentzia orokorra da: zuzendaritzari eta beste sail batzuei laguntzea entitatearen antolamenduan, ordezkaritzan eta funtzio administratibo eta dokumentaletan; entitatearen barneko eta kanpoko informazioa eta komunikazioa kudeatzea; eta ordezkaritza bidez beste zeregin batzuk egitea, beharrezkoa bada. Horretarako, ingelesa eta/edo atzerriko hizkuntza erabiliko da –beharrezkoa denean–, indarrean dagoen legeria aplikatuko da, bezeroen gogobetetasuna ziurtatuko duten kalitatea kudeatzeko protokoloei jarraituko zaie, eta lan-arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko arauen arabera jardungo da.

Euskara

Ethazi

Duala

Espezializazio-programak

Erasmus

Iraupena

2.000 ordu

Maila

Goi-mailako LH.

Lanbide-arloa

Administrazioa eta Kudeaketa

Lantokiko prestakuntza

400 ordu

Sartzeko baldintzak

Titulu hauetakoren bat izatea:
  • Batxilergoko titulua
  • Unibertsitate-titulua
  • LHko goi-mailako teknikariaren titulua
  • BBB titulua
Gainditu izana:
  • Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila
  • UBI edo PREU
  • Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba
  • 25 urtetik gorakoentzako sarbide unibertsaleko proba
Idatzi informazio gehiago jasotzeko
Prestakuntza-plan
Irteera profesionalak

1. maila

ModuluakOrduak
Dokumentazio juridikoaren eta enpresakoaren kudeaketa100 h.
Atzerriko bigarren hizkuntza120 h.
Enpresa-protokoloa120 h.
Enpresa-ekitaldien antolamendua140 h.
Informazioaren kudeaketa aurreratua120 h.
Zuzendaritzari laguntzeko proiektua50 h.
Lantokiko prestakuntza360 h.

Teknikariaren titulua lortu ondoren, lan-munduan sartu ahal izango zara edo ikasten jarraitu.

Lan-mundura: Titulu hori lortzen duten pertsonek zuzendari edo exekutibo baten edo batzuen ondoan edo talde-lan baten ondoan (sail, proiektu, talde eta abar baten ondoan) egiten dute lan, gero eta internazionalizazio handiagoko testuinguru batean. Zeregin, batik bat, interpertsonala, antolamendukoa eta administratiboa du, eta gisa horretako profesionalak izan ditzaketen orotariko antolakundeetan egin dezake lan (estatuko enpresetan zein nazioartekoetan, elkarteetan, gobernu-agentzietan, sektore publikoko edo pribatuko entitateetan, bertakoetan zein nazioartekoetan).
Lanpostuen izena nahiko aldatzen da sektore bakoitzaren lanbide-ohituren arabera, lan motak eskatzen duen kualifikazio handiagoaren edo txikiagoaren arabera, ordezkaritza bidez egiten diren lanen garrantziaren arabera, eta ematen zaion erantzukizun-mailaren arabera. Goragoko bati edo lan-talde bati laguntzeko zeregin nagusia kontuan izanik, zuzendaritzako laguntzaileak besteren kontura egiten du lan, bakarrik edo talde baten egituraren parte gisa, modu independentean –guztiz edo zati batean–.

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

  • Despatxu eta bulegoetako laguntzailea.
  • Laguntzaile juridikoa.
  • Giza Baliabideetako sailetako laguntzailea.
  • Administrazioetako eta organismo publikoetako administrariak.
  • Bulegoko administraria.
  • Merkataritza-administraria.
  • Finantza-administraria.
  • Kontabilitate-administraria.
  • Logistika-administraria.
  • Banku eta aseguruetako administraria.
  • Giza baliabideetako administraria.
  • Administrazio publikoko administraria.
  • Aholkularitza juridiko edo fiskaletako edo kontabilitate- edo lan-aholkularitzetako, edo gestorietako administraria.
  • Kobrantzen kudeaketako teknikaria.
  • Bezeroenganako arretako arduraduna.

Goi-mailako beste ikasketa batzuetara: Batxilergoan, Giza Zientzietan eta Gizarte Zientzietan sartzea.