eues +34 946 720 505 | secretaria@laudioalde.eus
eues +34 946 720 505 | secretaria@laudioalde.eus
Goi-mailako heziketa-zikloa

Automatizazio eta robotika industriala

Konpetentzia orokorra

Titulu honen konpetentzia orokorra da industria-sistemetako prozesuen neurketa, erregulazio eta kontroleko instalazio automatikoak muntatzeko eta mantentzeko proiektuak garatzea eta kudeatzea, eta sistema horiek muntatu, mantendu eta abian jartzeko lanak gainbegiratzea eta egitea, betiere kalitate eta segurtasun-irizpideak errespetatuta eta ingurumen eta diseinuarekiko errespetuzko irizpideak errespetatuta.

Euskara

Ethazi

Duala

Espezializazio sarbidea

Erasmus

Iraupena

2.000 ordu

Maila

Goi-mailako LH.

Lanbide-arloa

Elektrizitatea eta Elektronika.

Lantokiko prestakuntza

400 ordu

Sartzeko baldintzak

Titulu hauetakoren bat izatea:
  • Batxilergoko titulua
  • Unibertsitate-titulua
  • LHko goi-mailako teknikariaren titulua
  • BBB titulua
Gainditu izana:
  • Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila
  • UBI edo PREU
  • Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba
  • 25 urtetik gorakoentzako sarbide unibertsaleko proba
Idatzi informazio gehiago jasotzeko
Prestakuntza-plan
Irteera profesionalak

1. maila

ModuluakOrduak
Sistema elektrikoak, pneumatikoak eta hidraulikoak165 h.
Sistema sekuentzial programagarriak165 h.
Neurketa- eta erregulazio-sistemak.165 h.
Potentzia-sistemak198 h.
Dokumentazio teknikoa99 h.
Industria-informatika99 h.
Laneko prestakuntza eta orientabidea.99 h.

2. maila

ModuluakOrduak
Sistema programagarri aurreratuak120 h.
Robotika industrial100 h.
Industria-komunikazioak140 h.
Automatizazio industrialeko sistemen integrazioa140 h.
Automatizazioko eta robotika industrialeko proiektua50 h.
Ingeles teknikoa40 h.
Enpresa eta ekimen sortzailea60 h.
Lantokiko prestakuntza360 h.

Teknikariaren titulua lortu ondoren, lan-munduan sartu ahal izango zara edo ikasten jarraitu.

Irteera profesionalak: Titulu hau lortzen duten pertsonek sistema automatiko industrialekin lotzen diren enpresa publikoetan eta pribatuetan egiten dute lan, automatizazio industrialeko sistemak diseinatzearen, muntatzearen eta mantentzearen arloetan:

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

  • Automatizazio industrialeko sistemen muntaia gainbegiratzen duen taldeko burua.
  • Automatizazio industrialeko sistemen mantentze-lanak gainbegiratzen dituen taldeko burua.
  • Aparatu, koadro eta tresneria elektronikoen egiaztatzailea.
  • Lantegi elektromekanikoko taldeko burua.
  • Automatizazio industrialeko sistemak mantentzeko lanen antolamenduko teknikaria.
  • Automatizazio industrialeko sistemak abian jartzeko teknikaria.
  • Automatizazio industrialeko sistemetako kontrol-sistemen proiektugilea.
  • Automatizazio industrialeko sistemetako neurketa- eta erregulazio-sistemen proiektugilea.
  • Automatizazio industrialeko sistemetan, komunikazio-sareen proiektugilea.
  • Robot industrialen programatzaile kontrolatzailea.
  • Kontrol elektrikoko sistemen diseinuko teknikaria.
  • Automatizazio industrialean integratutako zirkuituen eta sistemen diseinatzailea.