eues +34 946 720 505 | secretaria@laudioalde.eus
eues +34 946 720 505 | secretaria@laudioalde.eus
Erdi-mailako heziketa-zikloa

Instalazio elektrikoak eta automatikoak

Konpetentzia orokorra

Titulu honen konpetentzia orokorra da eraikinetan telekomunikazio-azpiegiturak, behetentsioko instalazio elektrikoak, makina elektrikoak eta sistema automatizatuak muntatzea eta mantentzea, betiere indarrean dagoen araudia eta erregelamentazioa aplikatuz, kalitate, segurtasun eta laneko arriskuetako protokoloak aintzat hartuz, eta funtzionalitatea eta ingurumenarekiko errespetua ziurtatuz.

Euskara

Ethazi

Duala

Espezializazio-programak

Erasmus

Iraupena

2.000 ordu

Maila

Erdi-mailako LH

Lanbide-arloa

Elektrizitatea eta Elektronika

Lantokiko prestakuntza

400 ordu

Sartzeko baldintzak

Titulu hauetakoren bat izatea:
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua.
  • Oinarrizko Lanbide Titulua.
  • Batxilergoko titulua.
  • Unibertsitate-titulua.
  • Lanbide Heziketako goi-mailako teknikariaren titulua.
Gainditu izana:
  • Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programa baten nahitaezko moduluak.
  • Hezkuntza-administrazioak baimendutako ikastetxe publikoetan edo pribatuetan erdi-mailako zikloak egiteko berariazko prestakuntza-ikastaroa, eta 17 urte beteta izatea ikastaroa amaitzen den urtean.
  • Erdi-mailako edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba edo unibertsitatera sartzeko proba 25 urtetik gorakoentzat.
  • BBBko bigarren maila, gehienez 2 irakasgai gainditu gabe.
  • Errem. Lehen zikloko bigarren maila
  • UBI edo PREU.

Informazio gehiago

Idatzi informazio gehiago jasotzeko
Prestakuntza-plana
Irteera profesionalak

1. maila

ModuluakOrduak
Industria-automatismoak264 h.
Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna30 h.
Elektroteknia198 h.
Barneko instalazio elektrikoak297 h.
Enplegagariitasunerako ibilbide pertsonala I 120 h.
Ingeles Profesionala60 h.
Prestakuntza Enpresan128 h.

2. maila

ModuluakOrduak
Banaketa-instalazioak105 h.
Etxebizitzetako eta eraikinetako telekomunikazio azpiegitura
komunak
105 h.
Instalazio domotikoak126 h.
Makina elektrikoak126 h.
Elektronika132 h.
Eguzki-instalazio fotovoltaikoak66 h.
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II63 h.
Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa63 h.
Proiektu intermodularra50 h.
Hautazko modulua(k)84 h.
Prestakuntza Enpresan480 h.

Teknikariaren titulua lortu ondoren, lan-munduan sartu ahal izango zara edo ikasten jarraitu.

Lan-mundura: Lanbide-irudi honek eraikinetan telekomunikazio-azpiegiturak, makina elektrikoak, sistema automatizatuak, behe-tentsioko instalazio elektrikoak eta sistema domotikoak muntatzera eta mantentzera zuzentzen diren enpresa txikietan eta ertainetan egingo du lan, batez ere pribatuetan, eta nork bere kontura zein besteren kontura.

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

    • Instalatzaile eta mantentzaile argiketaria.
    • Eraikuntzako argiketaria.
    • Industria-argiketaria.
    • Mantentze-argiketaria.
    • Sistema domotikoetako instalatzailea eta mantentzailea.
    • Antenen instalatzailea eta mantentzailea.
    • Etxebizitza-eraikinetako telekomunikazioen instalatzailea.
    • Ekipo eta instalazio telefonikoetako instalatzailea eta muntatzailea.
    • Eguzki-energia fotovoltaikoko instalazioen muntatzailea.

Goi-mailako beste ikasketa batzuetara: Batxilergora, Humanitateetara eta Gizarte Zientzietara sartzea.