eues +34 946 720 505 | secretaria@laudioalde.eus
eues +34 946 720 505 | secretaria@laudioalde.eus
Goi-mailako heziketa-zikloa

Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa

Konpetentzia orokorra

Titulu honen konpetentzia orokorra da ekipo-ondasunen mekanizazio bidezko fabrikazioa eta muntaia planifikatu, programatu eta kontrolatzea, fabrikatu beharreko produktuen prozesuari buruzko dokumentaziotik eta zehaztapenetatik abiatuta, eta kudeaketaren eta produktuaren kalitatea ziurtatuta; eta laneko arriskuen prebentziorako eta ingurumenbabeserako sistemak gainbegiratzea.

Euskara

Ethazi

Duala

Espezializazio sarbidea

Erasmus

Iraupena

2.000 ordu

Maila

Goi-mailako LH

Lanbide-arloa

Fabrikazio mekanikoa

Lantokiko prestakuntza

400 ordu

Sartzeko baldintzak

Titulu hauetakoren bat izatea:
  • Batxilergoko titulua
  • Unibertsitate-titulua
  • LHko goi-mailako teknikariaren titulua
  • BBB titulua
Gainditu izana:
  • Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila
  • UBI edo PREU
  • Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba
  • 25 urtetik gorakoentzako sarbide unibertsaleko proba
Idatzi informazio gehiago jasotzeko
Prestakuntza-plan
Irteera profesionalak

1. maila

ModuluakOrduak
Interpretazio grafikoa132 h.
Mekanizazio-, konformazio- eta muntaia-prozesuen definizioa231 h.
Fabrikazio-prozesuen gauzatzea198 h.
Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna30 h.
Produktuen egiaztapena165 h.
Fabrikazio mekanikoko sistema automatikoen programazioa100 h.
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I120 h.
Prestakuntza enpresan 128 h.

Curso 2

ModuluakOrduak
Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa240 h.
Ordenagailuz lagundutako fabrikazioa (CAM)40 h.
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II63 h.
Produkzioaren programazioa120 h.
Ingeles profesionala63 h.
Kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta
ingurumen-babesa
165 h.
Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa60 h.
Proiektu intermodularra50 h.
Hautazko moduloa(k)84 h.
Prestakuntza enpresan480 h.

Teknikariaren titulua lortu ondoren, lan-munduan sartu ahal izango zara edo ikasten jarraitu.

Lan-mundura: Irudi profesional honek metalak transformatzeko industrietan egiten du lan. Industria horiek makineria eta ekipo mekanikoak, material eta ekipo elektriko elektroniko eta optikoak, eta industria-sektoreari dagokion garraio-materiala eraikitzeko azpisektoreen barruan daude.

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

  • Mekanikako teknikaria.
  • Metalak prozesatzeko instalazioen arduraduna.
  • Metalak lantzeko makinen eragileen arduraduna.
  • Erreserben arduraduna.
  • CNCko programatzailea.
  • Fabrikazio mekanikoko sistema automatizatuen programatzailea.
  • Produkzioaren programatzailea.