eues +34 946 720 505 | secretaria@laudioalde.eus
eues +34 946 720 505 | secretaria@laudioalde.eus
Erdi-mailako heziketa-zikloa

Mekanizazioa

Konpetentzia orokorra

Titulu honen gaitasun orokorra da txirbil-harroketaren, konformazioaren eta prozesu berezien bidezko mekanizazio-prozesuak gauzatzea, makina-erremintak prestatu, programatu eta maneiatuta, lortutako produktua egiaztatuta, eta kalitate, segurtasun eta ingurumenbabeseko zehaztapenak beteta.

Euskara

Ethazi

Duala

Espezializazio-programak

Erasmus

Iraupena

2.000 ordu

Maila

Erdi-mailako LH.

Lanbide-arloa

Fabrikazio mekanikoa

Lantokiko prestakuntza

400 ordu

Sartzeko baldintzak

Titulu hauetakoren bat izatea:
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua.
  • Oinarrizko Lanbide Titulua.
  • Batxilergoko titulua.
  • Unibertsitate-titulua.
  • Lanbide Heziketako goi-mailako teknikariaren titulua.
Gainditu izana:
  • Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programa baten nahitaezko moduluak.
  • Hezkuntza-administrazioak baimendutako ikastetxe publikoetan edo pribatuetan erdi-mailako zikloak egiteko berariazko prestakuntza-ikastaroa, eta 17 urte beteta izatea ikastaroa amaitzen den urtean.
  • Erdi-mailako edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba edo unibertsitatera sartzeko proba 25 urtetik gorakoentzat.
  • BBBko bigarren maila, gehienez 2 irakasgai gainditu gabe.
  • Errem. Lehen zikloko bigarren maila
  • UBI edo PREU.

Informazio gehiago

Idatzi informazio gehiago jasotzeko
Prestakuntza-plana
Irteera profesionalak

1. maila

ModuluakOrduak
Mekanizazio-prozesuak165 h.
Txirbil-harroketa bidezko fabrikazioa.363 h.
Sistema automatizatuak165 h.
Metrologia eta saiakuntzak132 h.
Interpretazio grafikoa132 h.
Ingeles teknikoa33 h.

2. maila

ModuluakOrduak
Zenbakizko kontrol bidezko mekanizazioa252 h.
Urraduraren, elektrohigaduraren, ebaketaren, konformazioaren eta prozesu berezien bidezko fabrikazioa210 h.
Laneko prestakuntza eta orientabidea63 h.
Enpresa eta ekimen sortzailea105 h.
Lantokiko prestakuntza380 h.

Teknikariaren titulua lortu ondoren, lan-munduan sartu ahal izango zara edo ikasten jarraitu.

Lan-mundura: Figura profesional horrek metalak transformatzen dituzten industrietan egiten du lan, makineria eta ekipo mekanikoa, material eta ekipo elektriko elektroniko eta optikoa eta industria-sektoreko garraio-materiala eraikitzeko azpisektoreekin lotuta.

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

    • Makina-erreminten doitzaile langilea.
    • Metalak leuntzeko makina eta erremintak zorrozteko makina .
    • Metalak lantzeko makinetako langilea .
    • makina-erreminten operadorea .
    • Industriako roboten operadorea .
    • Erremintak fabrikatzen dituzten langileak , mekanikariak eta doitzaileak , modelista matrizegileak edo modelista matrizegileak eta antzekoak .
    • tornularia , fresatzailea eta mandrinatzailea .

Goi-mailako beste ikasketa batzuei: Batxilergoan, Zientzietan eta Teknologian sartzea.