eues +34 946 720 505 | secretaria@laudioalde.eus
eues +34 946 720 505 | secretaria@laudioalde.eus
Erdi-mailako heziketa-zikloa

Soldadura eta galdaragintza

Konpetentzia orokorra

Titulu honen konpetentzia orokorra da galdaragintzako elementuak, tutuak, metal-egiturak eta metal-arotzeriako elementuak fabrikatu, muntatu eta konpontzeko prozesuak gauzatzea, soldatze, mekanizazio eta konformazioko teknikak aplikatuta, eta kalitateari, laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko zehaztapenak beteta.

Euskara

Ethazi

Duala

Espezializazio-programak

Erasmus

Iraupena

2.000 ordu

Maila

Erdi-mailako LH

Lanbide-arloa

Fabrikazio mekanikoa

Lantokiko prestakuntza

400 ordu

Sartzeko baldintzak

Titulu hauetakoren bat izatea:
  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua.
  • Oinarrizko Lanbide Titulua.
  • Batxilergoko titulua.
  • Unibertsitate-titulua.
  • Lanbide Heziketako goi-mailako teknikariaren titulua.
Gainditu izana:
  • Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programa baten nahitaezko moduluak.
  • Hezkuntza-administrazioak baimendutako ikastetxe publikoetan edo pribatuetan erdi-mailako zikloak egiteko berariazko prestakuntza-ikastaroa, eta 17 urte beteta izatea ikastaroa amaitzen den urtean.
  • Erdi-mailako edo goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba edo unibertsitatera sartzeko proba 25 urtetik gorakoentzat.
  • BBBko bigarren maila, gehienez 2 irakasgai gainditu gabe.
  • Errem. Lehen zikloko bigarren maila
  • UBI edo PREU

Informazio gehiago

Idatzi informazio gehiago jasotzeko
Prestakuntza-plana
Irteera profesionalak

1. maila

ModuluakOrduak
Interpretazio grafikoa132 h.
Trazadura, ebaketa eta konformazioa264 h.
Mekanizazioa165 h.
Giro naturaleko soldadura264 h.
Metrologia eta saiakuntzak132 h.
Ingeles teknikoa33 h.

2. maila

ModuluakOrduak
Giro babestuko soldadura231 h.
Muntaia231 h.
Laneko prestakuntza eta orientabidea63 h.
Enpresa eta ekimen sortzailea105 h.
Lantokiko prestakuntza380 h.

Teknikariaren titulua lortu ondoren, lan-munduan sartu ahal izango zara edo ikasten jarraitu.

Lan-mundura: Lanbide-irudi honek galdaragintza, arotzeria eta egiturako produktuak fabrikatu, konpondu eta muntatzeko industrietan dihardu, metal-eraikuntzen, ontzigintzaren eta garraio-ibilgailuen fabrikazioaren azpisektoreekin lotuta eta industria-sektorearen barruan.

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

    • Soldatzailea eta oxiebakitzailea.
    • Proiekzio termikoko eragilea.
    • Txapista eta galdaragilea.
    • Metal-egituren muntatzailea.
    • Metal-arotza.
    • Industria astuneko industria-tutugilea.

Goi-mailako beste ikasketa batzuetara: Batxilergoan, Zientzietan eta Teknologian sartzea.