eues +34 946 720 505 | secretaria@laudioalde.eus
eues +34 946 720 505 | secretaria@laudioalde.eus
Goi-mailako heziketa-zikloa

Sistema elektroteknikoak eta automatizatuak

Konpetentzia orokorra

Titulu honen konpetentzia orokorra honetan datza: behe-tentsiorako erregelamendu elektroteknikoaren esparruan (BTEE) instalazio elektroteknikoen proiektuak garatzea, eta horien muntaia eta mantentze-lanak kudeatu eta ikuskatzea. Konpetentziaren beste helburu bat da telekomunikazio-azpiegitura komunen instalazioen mantentze-lanak gainbegiratzea, ezarritako dokumentazio teknikotik, zehaztapenetatik, arauditik eta prozeduretatik abiatuta, funtzionamendua, kalitatea, segurtasuna eta ingurumenaren zaintza ziurtatuta.

Euskara

Ethazi

Dual

Espezializazio sarbidea

Erasmus

Iraupena

2.000 ordu

Maila

Goi-mailako LH

Lanbide-arloa

Elektrizitatea eta Elektronika

Lantokiko prestakuntza

400 ordu

Sartzeko baldintzak

Titulu hauetakoren bat izatea:
  • Batxilergoko titulua
  • Unibertsitate-titulua
  • LHko goi-mailako teknikariaren titulua
  • BBB titulua
Gainditu izana:
  • Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila
  • UBI edo PREU
  • Goi-mailako heziketa-zikloetara sartzeko proba
  • 25 urtetik gorakoentzako sarbide unibertsaleko proba
Idatzi informazio gehiago jasotzeko
Prestakuntza-plan
Irteera profesionalak

1. maila

ModuluakOrduak
Telekomunikazio-azpiegitura komunen instalazioetako prozesuak165 h.
Instalazio elektrikoetako teknikak eta prozesuak198 h.
Instalazio elektrikoen dokumentazio teknikoa66 h.
Sistema eta zirkuitu elektrikoak165 h.
Instalazio elektrikoen konfigurazioa198 h.
Instalazio elektrikoak muntatzeko eta mantentzeko kudeaketa99 h.
Laneko prestakuntza eta orientabidea99 h.

2. maila

ModuluakOrduak
Instalazio domotiko eta automatikoetako teknikak eta prozesuak180 h.
Sare elektrikoen eta transformazio-zentroen garapena160 h.
Instalazio domotiko eta automatikoen konfigurazioa160 h.
Sistema elektrotekniko eta automatizatuen proiektua50 h.
Ingeles teknikoa40 h.
Enpresa eta ekimen sortzailea60 h.
Lantokiko prestakuntza360 h.

Teknikariaren titulua lortu ondoren, lan-munduan sartu ahal izango zara edo ikasten jarraitu.

Lan-mundura: Lanbide-irudi honek batik bat zeregin hauetan diharduten enpresetan garatzen du bere jarduera: eraikinen ingurunean xede bereziak dituzten instalazio elektrikoen, sistema domotiko eta immotikoen, eraikinetako telekomunikazio-azpiegituren, behe tentsioko sare elektrikoen eta sistema automatizatuen muntaia eta mantentze-lanak kudeatu eta ikuskatzea:

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

    • Proiektu elektroteknikoetako teknikaria.
    • Proiektugile elektroteknikoa.
    • Etxebizitza eta eraikinetarako behe-tentsioko elektrifikazio-instalazioen proiektugilea.

Lokal berezietarako behe-tentsioko elektrifikazio-instalazioen proiektugilea.

  • Kanpoko argiteriako instalazioen proiektugilea.
  • Erdi-tentsioko eta transformazio-zentroetako energia elektrikoa banatzeko linea elektrikoen proiektugilea.
  • Eguzki-instalazioen sustatzailea.
  • Eguzki-instalazio fotovoltaikoen proiektugilea.
  • Etxebizitza eta eraikinetarako antena- eta telefonia-instalazioen proiektugilea.
  • Eraikinetarako behe-tentsioko instalazio elektroteknikoen koordinatzaile teknikoa.
  • Tresneria eta instalazio elektroteknikoak eta automatikoak ikuskatu, egiaztatu eta kontrolatzeko teknikaria.
  • Kanpoko argiteria-instalazioak ikuskatzeko teknikaria.
  • Instalazio elektroteknikoetako obrako langileburua.
  • Eraikinetarako behe-tentsioko instalatzaileen taldeburua.