eues +34 946 720 505 | secretaria@laudioalde.eus
eues +34 946 720 505 | secretaria@laudioalde.eus
Goi-mailako heziketa-zikloa

Administrazio eta finantzak

Konpetentzia orokorra

Titulu honen konpetentzia orokorra da enpresa publiko edo pribatu baten merkataritza-prozesuetan, lan-prozesuetan, kontabilitate-prozesuetan eta prozesu fiskal eta finantzarioetan kudeaketa- eta administrazio-eragiketak antolatzea eta egitea, eta horretarako, indarrean dagoen araudia eta kalitate-kudeaketako protokoloak aplikatzea, informazioa kudeatzea, bezeroen eta/edo erabiltzaileen gogobetetasuna ziurtatzea eta laneko arriskuen prebentzioko eta ingurumen-babeseko arauen arabera jardutea.

Euskara

Ethazi

Duala

Erasmus

Iraupena

2.000 ordu

Maila

Goi-mailako LH

Lanbide-arloa

Administrazioa eta Kudeaketa

Lantokiko prestakuntza

400 ordu

Sartzeko baldintzak

Titulu hauetako bat izatea:
  • Batxilergo-titulua
  • Unibertsitate-titulua
  • LHko Teknikari- edo Goi-mailako Teknikari-titulua
  • BBB titulua
Hauetako bat gaindituta izatea:
  • Batxilergo Esperimentaleko edozein modalitatetako bigarren maila.
  • UBI edo PREU
  • Goi-mailako prestakuntza-zikloetarako sarrera-proba.
  • 25 urtetik gorakoentzako Unibertsitatean sartzeko proba.
Idatzi informazio gehiago jasotzeko
Prestakuntza-plan
Irteera profesionalak

1. maila

ModuluakOrduak
Produkzi-sektoreei aplikatutako digitalizazioa60 h.
Bulegotika eta informazioaren prozesua231 h.
Merkataritza-jardueraren prozesu integrala198 h.
Komunikazioa eta bezeroarenganako arreta132 h.
Ingeles profesionala60 h.
Giza baliabideen kudeaketa99 h.
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I120 h.
Ingeles aurreratua72 h.

2. maila

ModuluakOrduak
Dokumentazio juridikoaren eta enpresakoaren kudeaketa100 h.
Finantza-kudeaketa120 h.
Kontabilitatea eta fiskalitatea180 h.
Logistikako eta merkataritzako kudeaketa80 h.
Enpresa-simulazioa120 h.
Giza baliabideak eta erantzukizun sozial korporatiboa99 h.
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II63 h.
Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna42 h.
Proiektu intermodularra50 h.
Hautazko moduloa(k)84 h.
Prestakuntza enpresan480 h.

Teknikariaren titulua lortu ondoren, lan-munduan sartu ahal izango zara edo ikasten jarraitu.

Lan-mundura: Titulu hau lortzen duten pertsonek enpresa handietan, ertainetan eta txikietan egiten dute lan –edozein jarduera-sektoretan, baina batez ere zerbitzu-sektorekoetan–, baita administrazio publikoetan ere. Enpresa eta erakunde horietan, administrazio-zereginak egiten dituzte lanaren, merkataritzaren, kontabilitatearen eta zergen arloko kudeaketan eta aholkularitzan. Zerbitzua eta arreta eskaintzen diete bezeroei eta hiritarrei, administrazio-izapideak egiten dituzte administrazio publikoekin, eta enpresaren artxiboa eta komunikazioak kudeatzen dituzte.

LasLanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

  • Laguntzaile pertsonala.
  • Despatxu eta bulegoetako laguntzailea.
  • Laguntzaile juridikoa.
  • Giza Baliabideetako sailetako laguntzailea.
  • Administrazioetako eta organismo publikoetako administrariak.
  • Bulegoko administraria.
  • Merkataritza-administraria.
  • Finantza-administraria.
  • Kontabilitate-administraria.
  • Logistika-administraria.
  • Banku eta aseguruetako administraria.
  • Giza baliabideetako administraria.
  • Administrazio publikoko administraria.
  • Aholkularitza juridiko edo fiskaletako edo kontabilitate- edo lan-aholkularitzetako, edo gestorietako administraria.
  • Kobrantzen kudeaketako teknikaria.
  • Bezeroenganako arretako arduraduna.