Laudioalde Lanbide Eskolak zerbitzu-sorta interesgarria eskaintzen die ikasleei eta beren familiei, ikastetxean emango duten denbora errazteko.
Hala, plataformetarako edo webguneetarako sarbidea izan eta hainbat izapide administratibo egin ahal izango dituzte, hala nola ziurtagiri digitalak lortu, behin-behineko izen-emateak egin, ebaluazio-datak jakin edota testuliburuak topatu.
Orobat, ikastetxeak ikasleei norberari egokitutako jarraipena egingo dieten langileak ditu; hala, ikasleei beren gaitasunak zehazten lagunduko diete.
Ikastetxeko orientabide-zerbitzuak laguntza eta aholkularitza akademiko pertsonala eta profesionala ematen die hala ikasleei nola beren familiei.
Zer ikasi ez badakizu edo zure prestakuntza-ibilbidearen hautaketari buruzko zalantzak badituzu, jarri gurekin harremanetan; izan ere, hezkuntza-eskaintza zabala daukagu, eta, zure profila kontuan hartuta, hoberen egokitzen zaizkizun ikasketak aurkitzen lagundu ahal izango dizugu.
Horrez gain, norberari egokitutako jarraipena egiten diegu ikasketa-zailtasunak edo bestelakoak izan ditzaketen ikasleei. Halaber, irakasleekin koordinatzen gara; batetik, gure ikasleen beharrak aztertzeko, eta, bestetik, egokitze-neurriak doitzeko edo adosteko.
Horrekin batera, gure ikasleekin lanean diharduten erakunde publiko zein pribatuetako kanpoko profesionalekin ere (psikologoak, gizarte-hezitzaileak…) koordinatzen gara.
Informazio gehiago:
PEdozein zalantza edo galdera helarazi nahi izanez gero, jarri harremanetan Iker Sotes koordinatzailearekin, helbide elektroniko honetara idatziz: ikersotes@laudioalde.eus
Unibertsitatekoak ez diren ikasleentzako beken eskaera deialdian adierazitako epean egin behar dira.
Enlace: Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko bekak eta laguntzak
IKASGUNEA Familien Ataria online plataforma da. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak abiatuta, ikasleentzat eta beren familientzat da, xedea izanik zuzeneko komunikazio-kanal arina sortzea, besteak beste gestio hauek egin ahal izateko:
• Ikaslearen datu pertsonalak ikusi eta aldatu.
• Notak, historia akademikoak eta ikasketa-ziurtagiriak kontsultatu.
• Behin-behineko izen-ematea eta matrikula egin.
• Egiaztagiri digitalak deskargatu.
Enlace: Ikasgunea
Ikasle-taldeen ordutegiak, azterketen eta ebaluazioen egutegiak, erabiliko diren testuliburuak, ikasgelak aurkitzeko planoak, Lantokiko Prestakuntza moduluko dokumentazioa, Ikastetxeko Antolaketa eta Funtzionamendu Araudia, inprimakiak edo iradokizun-erregistroa.
Sartu Gureskolan Laudioaldeko Idazkaritzan ikasleentzat eskuragarri dauden erabiltzaile-izena eta pasahitza baliatuz. Gureskola