eues +34 946 720 505 | secretaria@laudioalde.eus
eues +34 946 720 505 | secretaria@laudioalde.eus
Laudioalde

Ikastaroak

Era berean, Laudioaldek prestakuntza-ikastaro espezifiko eta trinkoen katalogoa eskaintzen du, lanbide-arlo mekanikoarekin, elektrikoarekin eta administratiboarekin lotuta.

Besteak beste, ikastaro hauek egiten dira ikastetxean: soldadura, mekanizazioa makina-erreminta konbentzionalean edo ZKK, ordenagailuz lagundutako diseinua, instalazio elektrikoak, automatismo industrialak, PLCen programazioa, informatika administrazio-esparruan, kontabilitatea…

Trinkoak izanik, ikastaro guztien ezaugarri nagusia praktikotasuna da: eginez ikasi.

  • Landuna edo langabea bazara, eta zeure burua birziklatu, trebetasunak berritu edo erronka berriei ekin nahi badiezu, egon adi gure agendari; izan ere, bertan ematen ditugu argitara erakundeekin batera (AFA, Lanbide...) antolatzen ditugun ikastaroak. Horietako asko egiaztagarriak dira.
  • Enpresa baten ordezkaria bazara, jarri harremanetan gurekin; elkarrekin egingo dugu arlo hauetako prestakuntza-planei begirako irtenbideen plangintza: mekanika, elektrizitatea, mantentze industriala, automatizazioa eta administrazioa.
ALBISTEEN atalean
programatuta ditugun prestakuntza-jarduerei buruzko informazio gehiago kontsulta daiteke

Cad Siemens NX Hasiera

AFA (32 Ordu 2024ko Iraila-Azaroa). Astelehenetik ostegunera (15:30etatik 19:30etara)

Google sheets eta excel, hasiberria izatetik aditua izatera

AFA (48 Ordu 2024ko Urria). Astelehenetik ostegunera (15:30etatik 19:30etara)

Soldadura atmosfera naturalean

AFA (48 Ordu 2024ko Urria). Astelehenetik ostegunera (15:30etatik 19:30etara)

3D inprimagailuen erabilera

AFA (32 Ordu 2024ko Urria). Astelehenetik ostegunera (15:30etatik 19:30etara)

Tornuko mekanizazio konbentzionalaren hastapenak

AFA (48 Ordu 2024ko Urria-Azaroa). Astelehenetik ostegunera (15:30etatik 19:30etara)

Informazio zehatzagoa nahi izanez gero, idatzi: