Laudio Haraneko Herri Eskolak 1870ean eratu zirenetik Laudioalde Lanbide Eskolaren egungo osaera lortu bitarteko 150 urte luze hauetan, gure instalazioak etenik gabe erabili izan dira hezkuntza-jardueretarako, eta, mende eta erdiko tarte horretan, prestakuntza izan da garaian garaiko gazteek beren ametsak egia bihurtzeko baliatu izan duten laguntza.
60ko eta 70eko hamarkadetako garapen ekonomikoak bultzatuta, erakunde titularrek aintzat hartu zuten ikastetxearen ikuspegia —lanbide-heziketara bideratua— sendotzeko beharra, bai eta eskualdeko industria-sarearekin elkarlanean aritzeko premia ere. Ondorioz, 1972an, Udal Ikastetxea Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikastetxe bihurtu zen, Laudioko Udalaren titulartasunpean eta, zuzendaritza pedagogikoari dagokionez, La Salle erakundea buru izanik.
Azkenik, 2017ko urtarrilaren 1ean, ikastetxea sare publikoan txertatu eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren mende geratu zen, IES Laudioalde Lanbide Eskola BHI izena hartuta.
2024-25 ikasturtetik aurrera, Laudioalde Lanbide Eskola ikastetxeak Eusko Jaurlaritzaren LHren Zentro Integratuen sarean parte hartzen du, CIFP Laudioalde LHII izena hartuta.
CIFP Laudioalde LHIIn, kalitatezko lanbide-heziketan sinesten dugu, gure ikasleen hazkundea eta lan-munduan integratzea bultzatzen duena. Irakaskuntza berritzailea eskaintzen dugu, merkatuaren beharretara egokitua eta Aiaraldeko eta Nerbioi arroko garapen sozioekonomikoarekin konprometitua.
Kalitate, segurtasun eta iraunkortasun estandar altuenak bermatzen dituen Kudeaketa Sistema Integratua aplikatzen dugu. Etengabeko hobekuntzaren aldeko apustua egiten dugu, gure hezkuntza-prozesuak optimizatzeko arriskuak eta aukerak ebaluatuz.
Gure konpromisoa da prestakuntzaren kalitatea bermatzea, gure irakasle-taldearen eta ikasleen parte-hartze aktiboa sustatzea, eta ikasle bakoitzak sektorearen eskaerekin bat datorren hezkuntza jasoko duela bermatzea.
CIFP Laudioalde LHIIn, profesionalak prestatzeaz gain, etorkizunerako aukerak sortzen ditugu.
Gure misioa Aiaraldeko eta Nerbioi arroko ingurune sozioekonomikoa hobetzen laguntzea da, pertsonak trebetasun eta gaitasun pertsonal, linguistiko, laboral eta teknikoetan trebatuko dituen Lanbide Heziketako eskaintza baten bidez, enpresa-sistemak bizi-proiektu egonkor bat garatu ahal izatea gizarte aldakor batean.
Gure ikuspegiaren arabera, ikastetxe hau izan nahi dugu:
Balio edo ardatz hauetan oinarritzen da gure zentroa:
Laudioalde Lanbide Eskola Ikaslan Araba Ikastetxe Publikoen Elkarteko kide aktiboa da, eta proiektu eta lantaldeetan parte hartzen du, elkarteko beste zentro batzuekin batera. Zehazki, Erasmus+ azpiprogramaren barruan garatutako jardueretan laguntzen du. Programa horren helburua da 2020-2027 aldian hezkuntza, lan-prestakuntza, gazteria eta kirolaren arloko proiektuak finantzatzea eta laguntzea.
Zalantzarik edo kontsultarik izanez gero, harremanetan jar zaitezkete Laudioaldeko Erasmuseko arduradunarekin (Libe Mimentza), helbide elektroniko honen bidez: internazionalizazioa@laudioalde.eus
Laudioalde Lanbide Eskolari buruzko informazioa jaso nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan. Atsegin handiz lagunduko dizugu.
Irakaskuntza-ordutegia: 08:05etik 14:35etara, astelehenetik ostiralera.
Idazkaritza-ordutegia: 08:00etatik 14:00etara.
Orientabiderako ordutegia: urte osoan eska daiteke hitzordua, helbide elektroniko honetan: orientacion@laudioalde.eus