Arabako Lanbide-Heziketak, enpresek dituzten hezkuntza beharrei aurre egiteko bideratuta dauden Espezializazio Programak ditu.
Programa hauek Lanbide-heziketarekin erlazionatuta dauden ezagutza-arlo espezifikoetan sakontzea, eta kualifikazio maila altu bat bermatzen duen espezializazio ziurtagiria lortzea eta etengabe eboluzioan dagoen lan-merkatu batera moldatuak dauden konpetentzia profesionalak lortzea uzten dute.Enpresek behar duten profil profesionala eskatzen diete Lanbide-Heziketako zentroei eta hauek neurrira diseinatzen dute eskatutako heziketa-programa hori. Ikasleak praktiketan 2.000 ordu baino gehiago pilatzen dituzte eta gehienak hain espezifikoa den prestakuntza hau egin duten enpresetan geratzen dira lanean.