eu +34 946 720 505 | secretaria@laudioalde.eus
eu +34 946 720 505 | secretaria@laudioalde.eus

EKIANek Ribabellosan (Araba) duen lantegi Fotovoltaikora bisita

Laudioaldeko IEA eta SEA ziklo elektrikoetako ikasleek bisita teknikoa egin dute EKIANek Ribabellosan (Araba) duen lantegi fotovoltaikora. Instalazio fotovoltaikoak 24MW-ko potentzia instalatua du.


Lantegian, Ekian enpresako Hodeiren eta Krean enpresako teknikari baten eskutik, instalazioari, hasierei, eraikuntzari eta helburuei buruzko informazio-saio bat egin da. Era berean, panelak, stringa, inbertitzaileak eta transformadoreak bisitatu dira, Veoliako mantentze-lanetako langileekin batera. Langile horiek zalantza guztiak argitu zizkiguten, eta kaxa eta armairu guztiak ireki zituzten, instalazioaren osagai guztiak ikusi eta azaldu ahal izateko.


Ikasleen helburua planta baten benetako arkitektura behatzea da (string-ak, inbertsoreak eta transformazio-zentroak).


Bisita oso positiboa izan da Ekian lantegiko talde osoaren azalpenei esker. Eskerrik asko!