Laudioalde LHIIko Automatizazio eta Robotika Industriala zikloko 2. mailako Robotika ikasgaian, baita Fabrikazio Adimenduneko espezializazioan ere, ikasturte honetan ere, RoboDK softwarearekin lanean jarraituko du. RoboDK robot industrialen simulazio eta offline programaziorako tresna profesionala da.
RoboDK-k zelula robotizatuak simulatzea, fabrikatzaile desberdinetako robotak programatzea eta prozesuak balioztatzea ahalbidetzen du, ekoizpen errealeko instalazioak gelditu beharrik gabe. Tresna hau gelara ekartzeak ikasleak industriak gaur egun erabiltzen dituen ingurune digitaletara hurbildutzen ditu, eta, horrela, automatizazio aurreratuaren eta 4.0 Industriaren erronkei aurre egiteko prestakuntza hobetzen du.
RoboDKren garatzaile enpresarekin egindako lankidetzari esker, zentroak softwarearen hezkuntza-lizentziak erabiltzen jarraituko du, robotikako praktiketan eta Fabrikazio Adimenduneko espezializazioko proiektuetan modu egonkorrean txertatuz.
Softwareari buruzko informazio gehiago hemen:




